3.Abentura
Oraingo honetan Menzaborren mehatxukeriak kontatuko dizkizuet.
Menzabor, mendiko zaborrak jasotzen ditu, eta geroz eta zabor gehien izan, geroz eta indar gehio. Hori da dagoen problemarik hadiena. Pertsona batzuek, mendira nahiz ondartzara botatzen dituzte zakarrak eta hau egiterakoan, ez dira konturatzen planeta gutxinaka zakarrez betetzen dutela, eta Menzaborri indar gehio ematen diotela.
Menzaborrek indar honekin edonolako ekintzak egiten ditu; sua piztu, zakarrak pilatu, landareak hil, animalien ekosistema zikindu,… eta horrek ez dit neri bakarrik kalte egiten, zuei ere.
Planetari buelta bat ematen nenbilen eta arreta deitu zidan gauza bat ikusi nuen: pertsona batzuk lurrera botatako zakarrak, lurzoruak xurgatzen zituela. Hori ezin zen beste gauza batengatik izan : Menzabor mehatxua.
Pertsona talde horrengana hurbildu nintzen, eta beraiekin hitz egiten hasi nuen, ezer gertatu ez balitz bezala. Berriro lurrera zakarra bota zuten; plastikozko ur botila bat hain zuzen ere. Oraingo honetan ikusi zuten lurrak xurgatzen zuela eta harriturik gelditu ziren.
-Zer izan da hori Berdundis?
-Menzabor izan da… -erantzun nien nik.
-Menzabor?
-Bai. Mendietan dabilen mehatxua da eta zuek botatzen dituzuten zakarrak irensten ditu, ondoren zakar horiekin suteak egiteko, landareak hiltzeko, ekosistema kutsatzeko,…
-Hori ez du sinisten ezta 3 urteko haur batek!
Bapatean ezker aldeko zuhaitzetatik sute txikiak pizten hasi ziren eta oso azkar, sute hauek handitu egin ziren. Denak oihuka hasi ziren, ez zekiten zer egin eta oso damututak zeuden. Beren botilen ura suari isurtzen hasi ziren baina ezin izan zuten sutea gelditu. Ezta hau gutxitu ere.
Suaz inguraturik geuden eta ihes egiteko norantza bakarra zegoen: goitik!
Gazteak banan banan atera nituen eta hau egin bezain laister, denbora gelditu nuen.
Ontzi handi bat hartu eta urez bete nuen ondoren suari botatzeko. Ekintza bera errepikatu nuen 6 edo 7 alditan baina pena merezi izan zuen. Inork ez zen konturatu gertatutako katastrofeaz eta inor ez zen zauriturik atera. Zegoen akats bakarra, basoaren erreturak ziren.
Denborarekin dena ongi jarri behar izango zuen.







KAIXO BADAKIT DATAZ KANPO IDAZTEN DUDALA, BAINA ZERBAIT AIPATZEA GUSTATUKO LITZAIDAKE:
NIRE LAGUN BATZUEI BLOGA IKUSTEA GOMENDATU DIET ETA BISITATU EGIN DUTE BAINA ESAN DUTE, TONTERIA BAT DELA, MENDIKO ZABORRAK MEHATXU BATEK ZURRUPATZEA, ONDOREN GAUZA MALTZURRAK EGITEKO.
BERDUNDIS, NIK DAKIT EGIA IZAN DAITEKEELA BAINA NOLA EGIN DIEZAIOEKT AURRE?
Kaixo Pello!
Eskerrik asko bloga gomendatzeagatik eta zuk irakurtzeagatik.
Zure lagunei ondorengoa esan diezaiokezu:
Begira, mehatxuak, ez dira berdinak mudu guztian eta agian zuek bizi zareten tokian, ez dago Menzabor,… baina berdin dio! Imajina ezazu kristal edo plastiko botilari eguzkia ematen diola eta sutea hasten dela… Imajina ezazu edozein freskagarriren lata lurrera botatzen duzula, denborarekin oxidatzen dela, eta ondoren animali batek jaten duela… Imajina ezazu ere, ibaia plastikozko poltsetaz betetzen dela…
Gauza guzti hauek gerta daitezke emndira zakarrak botatzen badituzu, Menzabor egon edo ez.
Agur.
Berdundis